Lau zauritu izan dira Ibarrako garbitegi batean izandako eztandan

Actualizado: jueves, 18 mayo 2017 14:08

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

Lau pertsona zauritu dira ostegun honetan Ibarran (Gipuzkoa), Apatta-Erreka industrialdeko garbitegi batean izandako leherketa baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Eztanda eguerdiko 12:10ean izan da, garbitegi industrial batean, eta lau lagunek "neurrizko" zauriak jasan dituzte. Zaurituetako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, Barakaldon (Bizkaia), eta beste hirurak Donostia ospitalera.

Anbulantziak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren agenteak leherketa gertatu den tokira joan dira, eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutuak ikerketa jarri du martxan gertatutakoa argitzeko asmoz.