Lazarraga elkarteak jarraituko du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko kultur jarduerak programatzen

Oihaneder Euskararen Etxea.
GASTEIZKO UDALA
Actualizado: viernes, 5 marzo 2021 13:46

GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)

Oihaneder Euskararen Etxeko kultur jarduerak planifikatu eta programatzeko kontratuaren luzapena onetsi du ostiral honetan Gasteizko Udalaren gobernu bilerak, 2021eko apirilaren 14tik 2022ko apirilaren 13ra bitarteko aldirako, eta Lazarraga Kultur Elkartea enpresak jarraituko du zeregin horretan. Oraingoan, 214.992,80 euro jasoko ditu, BEZa barne.

Gasteizen euskara eta euskal kultura bultzatzea du xede Oihaneder Euskararen Etxeak, bai eta arlo horretako eragileak bilduko diren lekua izatea ere.

Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak adierazi duenez, "kulturaren, euskararen eta normalizazioaren arloan dihardutenentzat espazio hori erreferentzia izatea da kontratu honen xedea. Izan ere, partaidetza irekia ahalbidetzen du Oihaneder Euskararen Etxeak, eta euskal eragileak, proposamenak eta ekimenak biltzea. Euskaratik euskara".