Leioako (Bizkaia) 2013ko Umore Azokak 300dik gora proposamen jaso ditu

Aurtengo edizioaren kartela
LEIOAKO UMORE AZOKA-KALEKO ARTISTEN AZOKA
Actualizado: lunes, 11 febrero 2013 18:34

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

Leioako (Bizkaia) Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokak mundu osotik heldutako 300dik gora proposamen jaso ditu maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an ospatuko den hamalaugarren edizioan parte hartzeko asmoarekin. Jasotako eskaera guztiak egun hauetan burutzen ari den aukeraketa prozesuan aztertuko dira eta guztira 50 inguru hautatutako dituzte antolatzaileek behin betiko egitaraua osatzeko.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, 2012ko azaroaren 26tik 2013ko urtarrilaren 30a arte irekita egon den proposamenak jasotzeko epea bukatu ondoren, antolatzaileek aukeraketa prozesua hasi dute eta konpainia bakoitzari bidaliko materiala jaso dutela baieztatuko diote.

Aukeraketa prozesua martxoaren 11 baino lehen amaituko da eta egun horretan jakinaraziko zaie konpainiei euren ikuskizuna XIV. Umore Azokarako aukeratua izan den edo, alderantziz, atzera bota den.