Leioako XXII. Umore Azoka iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketarako deialdia egin dute

Archivo - Umore Azokako ikuskizun bat
LEIOAKO UDALA - Archivo
Actualizado: lunes, 25 octubre 2021 11:08

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Leioako Udalak (Bizkaia) XXII. Umore Azoka iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketarako deialdia egin du, eta lanak aurkezteko epea azaroaren 2tik abenduaren 9ra bitarte egongo da zabalik. 2022ko maiatzaren 19tik 22ra ospatuko da Leioako kale artisten azoka.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, lehiaketan edonork har dezake parte, nola partikularrek hala enpresek, eta lehiakide bakoitzak bi lan aurkeztuko ditu gehienez. Lanak egiteko edozein teknika erabil daiteke, bai eta edozein modalitate artistiko ere. Edonola ere, lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izango dira.

Euskarri digitalean (JPG formatuan, 300 ppp bereizmenarekin eta 30 x 50 cm neurrikoak) eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira bozetoak. Proposatutako kartelak azokaren irudiari lehentasuna ematea balioetsiko du antolakuntzak.

Euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko da kartela, eta azaroaren 2tik abenduaren 9ko 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira. Kartel iragarleak honako testu hau jaso beharko du: Umore Azoka XXII Feria de Artistas Callejeros de Leioa; Maiatzak 19-20-21-22 Mayo 2022. Proposamenak helbide honetara bidaliko dira: Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza, 11 zenbakia, 4. solairua - 48940 Leioa, Bizkaia).

Lanak goiburu bat dutela aurkeztuko dira, egilearen sinadurarik gabe.
Gutunazal itxi baten azalean, lehengo goiburu bera jarriko da, eta gutunazalaren barruan honako hauek jasoko dira: egilea identifikatzeko datuak, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NAN.

Kartelek oreka bilatuko dute generoak irudikatzean, rol eta estereotipo tradizionalik nabarmendu gabe; gainera, ez du tratu gutxiesgarririk erakutsiko sexu, arraza, adin, kultura eta sexu aukeren
harira.

Kartel irabazlea abenduan iragarriko da jendaurrean, eta hautatutako irudia egoki jotzen duen garapen guztietarako baliatu ahal izango du Leioako Udalak eta dagokion ekitaldiak eskatzen duen formatu eta euskarrietan erreproduzitu eta aplikatu ahal izango du.

Lehen sari bat emango da, 1.300 eurokoa (zergak barne), eta lehiaketa irabazlerik gabe ere utzi ahal izango da. Leioako Udalak izendatuko du epaimahaia: lehiaketaren oinarriak betetzen direla egiaztatzeko ardura izango du, eta prozesuan zehar sor daitezkeen auziak ebatziko ditu.