Luiandoko baso bide batean bi zauritu larri eragin dituen moto istripu bat argitzeko herritarren laguntza eskatu dute

Publicado: lunes, 30 noviembre 2020 18:02

GASTEIZ, 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, Luiandoko (Araba) San Lorenzo baselizaren ondotik igarotzen den Pagolar mendirako baso bidean gertatu eta bi zauritu eragin zituen moto istripu bat argitzeko. Istripua azaroaren 21ean izan zen, 12:45ean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripuan bi pertsona larri zauritu ziren, eta ospitalera eraman behar izan zituzten. Inplikatutako gidariak alde egin zuen matrikularik gabeko mendiko motor batean.

Horrela, bada, istripuarekin zerikusia duen edozein informazio eman dezaketenei Laudioko ertzain etxearekin harremanetan jartzeko eskatu die Ertzaintzak, 94 406 38 60 telefono zenbakiaren edo adm_laudio@ertzaintza.eus posta elektronikoaren bidez.