Lurrunezko trenen sei zirkulazio izango dira datozen bi asteburuetan Burdinbidearen Euskal Museoan

Lurrunezko trena
Foto: IREKIA
Actualizado: miércoles, 21 octubre 2015 14:09

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak ekitaldi honetako zerbitzu erregularren denboraldiko lurrunezko trenen azken sei zirkulazioak jarriko ditu martxan datozen bi asteburuetan.

   Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, trenak museoaren Azpeitiko instalazioetatik Lasaora joango dira. Urriaren 24an eta 31ean, 12:30ean eta 18:00etan irtengo dira trenak, eta urriaren 25ean eta azaroaren 1ean, 12:30ean.

   Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bilduma hoberenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotoreak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak.

   Horrez gain, makina erremintari buruzko erakusketa osatuenetakoa dauka, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoaren bidez, bai eta XIX. mendearen bukaeratik trenean erabilitako uniformeen erakusketa eta mundu osoko tren alorreko erlojuen bilduma onenetakoa ere.