Manu Lezertua izango da EAEko Ararteko berria

Actualizado: jueves, 19 febrero 2015 16:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 19 (EUROPA PRESS)

   EAJk PSErekin eta PPrekin adostu du Manu Lezertua legelaria proposatzea Ararteko kargurako, eta, horrela, babes nahikoa izango du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran izendatua izateko. Lezertuak Iñigo Lamarca ordezkatuko du.

   Horrela jakinarazi du Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak hedabideei eskainitako adierazpenetan, Eusko Legebiltzarrean. Lezertuak babes nahikoa izateko jeltzaleek sozialistekin eta popularrekin lorturiko akordio "zabala" nabarmendu du Iturratek.

   Modu honetan, Gasteizko Ganberako 75 legebiltzarkideetatik 53ren babesa izango du Lezertuak, eta hori, Iturrateren arabera, "berme nahikoa" da Arartekoaren ezaugarri nagusiak diren "independentzia eta sinesgarritasuna" bermatzeko.

   "Lezertuaren curriculuma eta ideologia eta planteamendu hain ezberdinak dituzten alderdiek bera babestu izana, etorkizunean arrakasta izarteko berme nahikoa dira", esan du.

   EH Bilduk akordioa ez babesteko hartu duen erabakiaren inguruan, Iturratek azaldu du arrazoia izan dela koalizioak "Arartekoaren inguruko beste ideia batzuk" dituela, eta, hori dela eta, ez dela aukerarik izan akordiorik lortzeko, "bere planteamenduak beste norabide batetik doazelako".

   Iturratek azaldu duenez, Manu Lezertua Rodríguezek -57 urte- "curriculum bikaina" dauka Ararteko kargua hartzeko. Giza Eskubideen defentsan "esperientzia zabala" daukala nabarmendu du, "Euskadin zein Europan egiaztatua".

   Lezertua Eusko Jaurlaritzako letradua izan zen eta ia 30 urte daramatza Europako Giza Eskubideen Auzitegian letradu modura lanean. Gaur egun, Europako Kontseiluko goi funtzionarioa da.