Martin Ttipia Kultur Elkarteak Asisko Urmenetari emango dio Urteko Nafarra Saria

Asisko Urmenetan, Urteko Nafarra Saria.
MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA

Actualizado: viernes, 8 noviembre 2019 14:10

GASTEIZ, 8 (EUROPA PRESS)

Martin Ttipia Kultur Elkarteak Urteko Nafarra Saria 2019 emango dio Asisko Urmeneta marrazkilari eta irudigile iruindarrari, azaroaren 23an, Gasteizko Alde Zaharrean egingo den ekitaldi batean. Izendapenaren bitartez, Euskal Herriaren kontzientzia historikoaren eta ondare material nahiz ez materialaren berreskurapenaren arloan egindako lana aitortu nahi du elkarteak, bereziki Nafarroako Erresumaren errealitate historikoari dagokionez.

Aurreko urteetan, José Antonio González Salazar etnografoa (2013), Joxe Ulibarrena eskultorea (2014), Eliseo Gil arkeologoa (2015), Idoia Arrieta historialaria (2016), Martin Ttipia Auzolantzerkiko parte hartzaileak (2017) eta Segurako Errastiolatza Erakustokia (2018) izan dira saridunak, Martin Ttipia Kultur Elkarteak jakinarazi duenez.

Saria jaso aurretik, 11:00etan, Asisko Urmenetak '1620-2020: 400 urtez independentzia gabetuak' izenburuko hitzaldia eskainiko du, Landatxo ngizarte etxean. Luis XIII.a Frantziako erregeak 1620an kaleratutako Batasun Ediktua izango du mintzagai da, non, besteak beste, Nafarroako Erresuma -Behe Nafarroan oraindik askatasunari eusten ziona- Frantziako Koroaren jabetza bihurtzea agintzen zen.

Jarraian, 13:00etan, Urteko Nafarra Saria jasoko du marrrazkilari iruindarrak, Martin Ttipia Lekuan (Fray Zakariasen atzealdean), eta 14:30ean bazkaria izango da Ochandiano taberna-jatetxean (bazkarirako izena eman daiteke martinttipiake@gmail.com posta elektronikoan eta 'Ortzi' dendan).