Mercadonak denda eraginkorraren eredu berria inauguratu du Esmaltazioetan (Gasteiz)

- MERCADONA - Archivo

Actualizado: jueves, 22 agosto 2019 12:07

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS) -

Mercadonak berriro ireki du Esmaltazioetako (Gasteiz) supermerkatua konpainiaren denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko eraldaketa integral bat egin eta gero. Honetarako 1,7 milioi euroko inbertsioa egin dute, eta 27 hornitzailek parte hartu dute; haiek, berriz, 130 pertsonari eman diete lana eraldaketa fasean.

Konpainiatik adierazi dutenez, denda berri honetan 49 langile dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute.Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berrira egokitutako Arabako laugarren denda da, eta aurreikusita dago 2019an Arabako denda guztiak berritzea. "Zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa esperientzia optimizatzeaz gain, Mercadonaren berrikuntza lan horrek hobekuntza ugari dakartza", nabarmendu dute.

Izan ere, atal guztietan ditu berritasunak Esmaltazioetako saltoki berriak. Besteak beste, akabera gune berri bat du haragiarentzat: urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; labe sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, 'Jateko prest' janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian. Zenbait plater daude atal horretan, eta horietako batzuk pertsonalizatu egin daitezke, hala nola entsaladak, pizzak eta pasta. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira. Atal hori EAEko hamar supermerkatutan jarriko da martxan 2019an.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.500 metro karratuko salmenta aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.