Mintegik dio "berri oso txarra" dela Nafarreteren salaketa artxibatzea eta iraganera eramaten gaituela uste du

Laura Mintegi
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 22 enero 2013 11:53

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Laura Mintegi Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko bozeramaileak adierazi du "berri oso txarra" dela Xuban Nafarretek Ertzaintzaren aurka aurkezturiko salaketa artxibatu izana, eta iraganera eramaten gaituela uste du.

Hala mintzatu da Mintegi, Onda Vasca irratiari eskaini eta Europa Press-ek jaso duen elkarrizketa batean, Gasteizko Instrukziozko 2. Epaitegiak Xuban Nafarrate gazteak Ertzaintzaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatzeko agindua eman izanaren inguruan. Nafarretek Ertzaintza salatu zuen 2012ko martxoaren 29ko greba okorrean zehar izandako istiluetan Ertzaintzaren agente batek jaurti zuen gomazko pilota batek ustez jo egin eta zauri larriak eragin zizkiolako.

Mintegik esan du ustea "oso txarra" dela. "Badirudi zuk egiten duzula estropezu poliziaren borrarekin. Oinetan poliziaren tiroak jasotzen zituztelako langileek hegan egiten zutela esaten zen garaietara eramaten nau", gaineratu du.

EH Bilduko bozeramaileak adierazi du gaur egun gertaera guztiak argitzen hasi behar direla, "ez bakarrik gehiegikerienak, baizik eta neurrigabekerienak eta poliziaren jokabideenak, beti txarto egn direnak, baina gaur egun are gutxiago ulertzen direnak".