Musika Bulegoa sarien 8. edizioko Publikoaren Saria bozkatzeko fasea maiatzaren 6an bukatuko da

Musika Bulegoa saria.
EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA
Publicado: martes, 30 abril 2024 17:08

BILBO, 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak antolatutako Musika Bulegoa sarien zortzigarren edizioko berrikuntza garrantzitsuena Publikoaren Saria da, eta herritarrek 48 proposamen finalisten artean bozkatzeko fasea maiatzaren 6an amaituko da.

Sariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsona bakoitzak behin bakarrik bozka dezake bere artista gogokoenaren alde, Musika Bulegoak horretarako prestatu duen bozketa plataformaren bidez. Plataforma horretan, izendatutako lan bakoitzari buruzko informazioa aurki daiteke, baita esteka bat ere, Spotify, Youtube edo Soundcloud plataformetan entzun ahal izateko.

Publikoaren bozketaren fasea maiatzaren 6ko 23:59an itxiko da. Une horretan boto gehien jaso dituen proposamenak irabaziko du Publikoaren Saria, eta gainerako irabazleekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den ekitaldian. Gainera, bozketan parte hartzen duten guztien artean, Janus Lester artista nafarrak egun horretan bertan Zentral aretoan emango duen kontzertura joateko lau sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Musika Bulegoa Sariak Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen ekimena da, eta Euskal Herrian sortutako musikari balioa ematea du helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Laboral Kutxan eta Bizkaiko Foru Aldundia dira zortzigarren edizioko babesle nagusiak, Etxepare Euskal Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Iruñeko Udala eta Sympathy for the Lawyer abokatu bulegoa ere babesle dira, eta SGAE Fundazioa eta Zentral aretoa laguntzaileak.

Contador