Navaleko langileek elkarretaratzea egingo dute asteartean Sestaon eta manifestazioa ostegunean Bilbon

Naval
Europa Press
Actualizado: lunes, 21 enero 2019 16:47

   BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Naval ontziolako langileek elkarretaratzea egingo dute asteartean, urtarrilaren 22an, Sestaoko udaletxearen aurrean (Bizkaia), eta manifestazioa ostegunean, urtarrilaren 24an, Bilboko Moyua plazatik abiatuta, sindikatuen iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

   Astearteko protesta ekintzari dagokionez, ontziola bizkaitarreko langileak Sestaoko udaletxearen aurrean bilduko dira, 10:00etatik 11:00etara, eta Josu Bergara Sestaoko alkateari eskatuko diote Ezkerraldeko gainontzeko alkateekin berehala biltzeko, ontziola ixteko erregulazio espedientearen aurka inplikatzeko eta urtarril bukaeran Madrilen egingo duten elkarretaratzean babestea eskatzeko.

   Bestalde, ostegunean, 10:00etatik 11:00etara baita, Navaleko langileek manifestazioa egingo dute, Bilboko Moyuan hasi (konkurtso administratzailearen egoitza) eta Rekalde zumarkalean dagoen PSE-EE akderdiaren egoitzan amaituta.

   Astelehen honetan langileek biltzarra egin dute Navalen, eta mobilizazio gehiago adostu dituzte. Gainera, langile batzordeak beharginei jakinarazi die beste bilera bat eskatu dutela Espainiako Industria Ministerioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, hamar egun igarota, "inork" ez dielako azaldu zergatik gertatu zen bertan behera aurreko bilkura.