Okindegi batean birritan lapurtzeagatik, 34 urteko gizon bat atxilotu dute

Publicado: martes, 11 diciembre 2018 17:39

BILBO, 11 Dic. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu zuten astelehenean, Bilboko okindegi batean lapurtzeagatik. Dirudienez, joan den larunbatean ere egin zuen lapurreta establezimendu berean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astelehen goizaldeko 03:10 aldera, Ertzaintzak jakin zuen Abandoko okindegi bateko alarma aktibatu zela. Establezimendura hurbildu ziren agenteek saltokiko kristala hautsita eta odol arrastoak aurkitu zituzten. Bien bitartean, patruila batek gizon bat aurkitu zuen handik hurbil, Iturriza kalean; eskua odoletan zuen eta lapurrarren deskribapenarekin bat zetorren.

Era berean, Elkano kalean aparkatutako auto baten azpian aurkitu zuten okindegiko kutxa erregistratzailearen tiradera. Ebidentzia horien guztien aurrean, susmagarria atxilotu eta anbulatorio batera eraman zuten zauriak sendatzera.

Joan den larunbatean, abenduaren 8an, okindegi berean antzeko beste lapurreta bat egin zuten eta, antza denez, astelehenean atxiloturiko gizonezkoa izan zen lapurra. Atxilotuak 34 urte eta polizia aurrekariak ditu, eta astelehenean bertan eraman zuten epailearengana.