Osalanek kanpaina hasi du upategi, sagardotegi, garagardotegi eta txakolindegietan bafada bidezko istripuak prebenitzeko

Archivo - Upategi bat
GRUPO MARQUÉS DEL ATRIO - Archivo
Actualizado: lunes, 15 abril 2024 13:12

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Arriskuen prebentzioari buruzko zabaltze eta sentsibilizazio kanpaina bat jarri dute martxan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bafada arriskua (CO2) duten espazioetan, Eusko Jaurlaritzaren eta Osalan Laneko Osasun etas Segurtasuneko Institutuaren Euskadi Preben 2019-2025 Estrategiaren esparruan eta Eusko Legebiltzarrean erabakitakoari jarraituz. Kanpainaren helburua da upaltegi, sagardotegi, garagardotegi eta txakolindegietako biltegi eta barne eremuetan bafada egoteak eragindako asfixia istripu larriak eta hilgarriak prebenitzea.

Kanpainaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, kartelak, liburuxkak eta bideoak egin dira eta 560 ekoizleri, elkarteei eta eskualde mailako nekazaritza bulegoei bidaliko zaizkie. Horrela, dokumentazioa ekoizle guztiei iritsiko zaie, handi zein txikiei, bertan jasotako prebentzio neurriak errepasatu eta beren langileen artean zabaldu ahal izateko.

Material horietako batzuk hainbat hizkuntzatan egin dira, hobeto ulertzeko, eta informazio interesgarria ematen dute bafada zer den, non eta zergatik sortzen den, eta balizko biktimak erreskatatzeko eta artatzeko prebentzio neurriak eta oinarrizko nozioak jasotzen dituzte.

Kanpainaren zabalkundeari ekiteko, mezua bidali zen haren berri emateko eta egindako materialak eta material horiek digitalki deskargatzeko modua azaltzeko. Horrelka, astelehen honetatik, material inprimatuak bidaliko dira upategietara, elkarteetara eta sektoreko beste erakunde batzuetara, langileen eta elkartutako enpresen artean zabaltzeko eta, hala, informazioa ikusgai eta beren lantokietan pertsonen eskura egon dadin. Materiala formatu digitalean ere dago eskuragarri eta Euskadi Preben estrategiaren webgunean deskarga daiteke.

Contador