Osalanek prebentzio zerbitzuetako osasun langileentzako prestakuntza plana aurkeztu die profesionalei

Actualizado: miércoles, 19 febrero 2014 14:02
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 200
profesional bildu ditu gaur, otsailaren 19an, Bilbon, prebentzio zerbitzuetako osasun langileei zuzendutako prestakuntza plana aurkezteko jardunaldian, eta historia kliniko eta laboralaren eredu berria ere ezagutarazi die. Helburua prebentzio zerbitzuetan lan egiten duten profesionalen partaidetza bultzatzea da, "plan bateratua, egonkorra eta etengabekoa garatzeko".

   Izaskun Urien Osalaneko zuzendari nagusia buru zela, Lan Medikuntzako Euskal Elkarteko presidente Iñaki Igarzabal, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako presidente Juan Goiria, Osalaneko Plangintzako zuzendariorde Pedro Pablo Uriarte, Bizkaiko Osalaneko CTko Lan Osasuneko Unitateko arduradun Iñaki Olaizola, Osalaneko Lan Osasuneko Unitate arduradun Juan Carlos Coto eta Osalaneko Lan Osasuneko Unitateko lan medikua Lourdes Iscar Reina izan dira topaketan, besteak beste.

   Osalanetik jakinarazi dutenez, Euskadiko prebentzio zerbitzuetako 200 profesionalek parte hartu dute zerbitzu horietako osasun langileei zuzendutako prestakuntza plana aurkezteko jardunaldian. "Asmo handiko" proiektu honen lehen urratsa da, prestakuntza plana garatzeko sektoreko profesionalen partaidetza sustatzeko asmoz. Horrela, prestakuntza planaren barne lantzeko gaiak, bertan garatzeko ikastaroak proposatu edo adostasun eta aurrerapausuak landu dira jardunaldian.

   Asmoa da prestakuntza plan "bizia" egitea, eta egunero prebentzio zerbitzuetan lan egiten duten profesionalen errealitatetik "ahalik eta hurbilen" egon nahi da, "profesional hauek baitira eremu honetan dauden beharrizanak eta gabetasunak ondoen ezagutzen dutenak". Lehen aldiz osasun langileen zuzeneko partaidetza lortu da prebentzio zerbitzuetara zuzendutako prestakuntza plan bat garatzeko.

   Gainera, jardunaldian historia kliniko eta laboralaren eredu berria ezagutarazi da, Prebentzio Zerbitzuen Elkartearekin batera garatua. Interneten bidez lantzeko prestatuta dagoen dokumentua da, eta Iñaki Olaizolak aurkeztu du egoera zertan den eta jardueren egutegia.

   Izaskun Urienek bere hitzaldia nabarmendu du prebentzio zerbitzuetako osasun profesionalen kolaborazioa "ezinbestekoa" da. Bere hitzetan, prestakuntza plana "egonkorra" izatea nahi dute, "denboran zehar mantentzea, eta benetazko errealitateri erantzutea".

   "Horretarako antolatu dugu jardunaldi hau. Lehen aldiz batu dira sektoreko profesionalak prestakuntza plan bateratu bat garatzeko. Egitasmo aitzindaria da hau, interes handikoa guretzako, etorkizuneko profesionalen prestakuntza, gaur egungo beharrizanetara egokituta, biharko prebentzioa hobetzea delako", azaldu du.