Pazientearen gehienezko segurtasuna "estrategia korporatibo jarraitu batek" baino ezin duela bermatu dio Darpónek

Pazienteen segurtasunari buruz aritu da Darpón
Foto: HOSPITAL DE TORREVIEJA
Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 13:55
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ziurtatu du ez dela nahikoa Osakidetza pazientearen segurtasunean erreferente izatea, eta, aitzitik, "beharrezkoa" da "aurrera egiten jarraitzea, etengabeko hobekuntzaren kultura esparru honetan finkatzeko, gure osasun politiketan lehentasun nagusia baita". "Estrategia korporatibo jarraitu batek baino ezin du bermatu pazientearen gehieneko segurtasuna", esan du.

   Hala mintzatu da Osasun sailburua Osakidetzaren 2014ko Pazientearen Segurtasunari buruzko II. Jardunaldiaren inaugurazioan, Bilbon. Gainera, Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakundeetako profesionalek arlo honetan egiten dituzten ekintzak azaldu eta partekatu ditu.

   Darpónen hitzetan, Pazientearen Segurtasunaren Estrategian ahalik eta mailarik handiena lortzea da helburua -orain dela hilabete batzuk aurkeztu zuen aipatu estrategia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak-. Estrategiak 13 jarduera-ildo ditu, eta lortutako segurtasun kuotak indartze zein sare osoan modu homogeneoan aplikatzea bermatzea ditu helburu.

   "Izan ere, pazientearen segurtasunean aurrera egiteak gure osasun sistema hobetzea dakar, seguruago eta jasangarriago egitea. Azken batean, osasun sistema aurreratu baten alde egitea da, pertsonak izanik 'grabitate zentro'", esan du.

   Ildo horretan, Darpónek iragarri du pazientea bere segurtasunean inplikatzeko kanpaina bat abiaraziko dela laster, bai eta erakunde guztietan presio ultzeren prebentzioa hobetzeko ekimen bat ere, beste ekintza batzuen artean.