Renfek ordutegi batzuk aldatuko ditu astelehenetik Gipuzkoako aldirietan, tren azpiegituran egiten ari diren lanengatik

Archivo - Renferen tren bat
RENFE - Archivo
Publicado: domingo, 28 abril 2024 12:35

DONOSTIA, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Renfe enpresa publikoak zenbait ordutegi aldatuko ditu Gipuzkoako aldirietako zerbitzuetan astelehenetik, apirilaren 29tik, Adif erakunde publikoa abiadura handia ezartzeko lurraldeko trenbide sareko azpiegituran egiten ari den obrak direla eta.

Hain zuzen, Renfek jakinarazi duenez, Irun-Brinkola aldirietako ordutegi berria sartuko da indarrean datorren astelehenean. Ordutegi eskaintza murriztu egingo da, bide bakarra eta abiadura muga ezarriko direlako Hernani eta Donostia artean eta Andoain-Irun tartean bidaia denborak luzatu egingo direlako. Ordutegi berriak renfe.com webgunean kontsulta daitezke.

Eskariari aurre egiteko Brinkola eta Irun arteko tren batzuek edukiera bikoitza izango dute. Horrez gain, aldirietako bidaiariek distantzia ertaineko trenak erabili ahalko dituzte. Distantzia luze eta ertaineko trenetan maiztasuna ez da aldatuko bi noranzkoetan, baina bidaia denborak areagotu egingo dira, 8-10 minutu batez beste.

Lanak egiten diren bitartean, 11:30ean abiatzen den Donostia-Gasteiz eta 16:45ean irteten den Gasteiz-Donostia Intercity trenek autobusez egingo dituzte ibilbideak.

Renfek 1,6 milioi eurotik gorako obrak egingo ditu Itsasondoko eta Ormaiztegiko geltokietan nasak egokitzeko eta bezeroen joan-etorria zein trenen jarduna errazteko. Nasak egokituko dira, gaur egun duten luzera handitzeko eta edukiera bikoitzarekin funtzionatzen duten aldirietako trenetara egokitzeko. Obrak osatzeko, autobabes seinaleak egokitzeko lanak eta elektrizitate eta argiztapen lanak egingo dira eta bezeroei zuzendutako neurriak hartuko dira.

Bidaiariek zerbitzuen ortdutegiak kontsulta ditzakete renfe.com webgunean, geltokietako erabiltzaileentzako abisuetan, 'Renfe Cercanías' alikazioan eta 943 841 251 telefono zenbakian.

Contador