San Sebastian eguneko danborradak udal balkoietatik ikusteko zozketan izena emateko epea asteartean amaituko da

Arriadaren une bat
Foto: DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: lunes, 5 enero 2015 13:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   San Sebastian eguneko ekitaldi nagusiak Donostiako udaletxeko balkoietatik ikusi ahal izateko zozketan izena emateko epea amaituko da astearte honetan, urtarrilaren 6an. Zozketa publikoa, berriz, ostiralean, urtarrilaren 9an, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udalbatzan. Haur danborradako pertsonaiek aterako dituzte zenbakiak, eta egun horretatik aurrera jakinaraziko zaie irabazleei telefonoz izadan edo arriadan egotea egokitu zaien eta noiz eta non jaso beharko dituzten gonbidapenak.

   Donostiako Udalak gogorarazi duenez, Konstituzio plazako eraikineko lehen pisurako 30 plaza zozkatuko dira eguneko, urtarrilaren 19ko banderaren jasoerarako 30, eta urtarrilaren 20ko jaitsierarako beste 30. Guztira, beraz, 60 lagunek ikusi ahal izango dute ekitaldia balkoitik, pertsona bakoitzak beste lagun bat eraman ahal izango duelako. Udaletxetik, berriz, 48 lagunek jarraitu ahal izango dute 12:00etan puntu-puntuan hasten den haur danborrada, guztira 24 plaza zozketatuko direlarik.

   Hiru aukera daude izena emateko: Udalinfora gerturatuz, www.donostia.org webgunearen bidez eta 010 telefonoaren bidez. Donostian erroldatua egon beharra dago zozketan parte hartu ahal izateko eta 18 urtetik gorakoa izan urtarrilaren 6rako. Izena emateko garaian ezin izango da banderaren igoera edo jaitsierako ekitaldia aukeratu, bai ordea, ekitaldi horietan edo haur danborradarenean egon nahi den, edo bietan.

   Horrela, Donostiako Udalak danborradak "leku benetan berezitik ikusteko aukera zabalduko die herritarrei beste behin". Konstituzio plazako eraikinaren lehenengo pisuko balkoitik banderaren igoera eta jaitsiera ikusi ahal izango dute, eta udaletxeko balkoi batetik, berriz, haur danborrada. Donostiako Udalak duela bi urte abian jarritako ekimen honek oso harrera ona izan du.