26 de Otsaila de 2020
 
Actualizado 2012/2/13 14:32:57 CET

SEED 2012 Nekazaritza eta Elikagaietako I. Biltzarra sektorearen erronkak eta aukerak aurkitzen saiatuko da

GASTEIZ, 13 (EUROPA PRESS)

   SEED 2012 Nekazaritza eta Elikagaietako I. Biltzarrak egingo da asteazkenean eta ostegunean, otsailaren 15ean eta 16an, Gasteizen, eta sektorearen erronkak eta aukerak aurkitzen saiatuko da. Mahai-inguruen bitartez, eta nekazaritza-elikagaietako adituen laguntzaz, egungo krisi garaia gainditzeko neurriak lantzea bultzatuko da.

   Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritza-elikagaietako sailburuordeak aurkeztu du gaur SEED 2012. Biltzarrak sektorearen etorkizuna eta erronkak aztertuko ditu, herritarren kontsumo ohiturekin eta merkatuen aldaketekin batera.

   Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak inauguratuko du biltzarra. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu du, HAZI Korporazioaren, AZTI-Tecnaliaren eta Euskadiko Elikagaietako Klusterraren laguntzarekin.

   Azkuek esan duenez, SEED 2012 biltzarrean bertako zein nazioarteko adituek parte hartuko dute, batez ere, "jasaten ari garen krisi garai honetan irtenbideak bilatu asmoz, jakinduria, ideiak eta erreminta estrategikoak eskeini ahal izateko".

   Formatu zabalean, hiru zatitan banaturik, mahai-inguruak antolatuko dira, sektorearen eta adituen arteko eztabaida bultzatzeko asmoz. Horietako lehenean, merkatuaren egoera, bizi dugun mundu aldakorra, merkatu berrien sorrera eta jasaten ari garen krisi egoera eztabaidatuko dira; bigarren zatian, marketinari, merkaturatzeari eta banaketari buruz mintzatuko dira; azkenik, enpresa-estrategia jarriko da mahai gainean, besteak beste, arrakastaren klabeak argitzeko edota hartu beharreko erabakiak egokienak izan daitezen jakiteko.

   Pilar Unzaluk zuzentzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila "ahalegin handia" egiten ari da nekazaritza-elikagaietako enpresen aldeko zabalkundean eta lehiakortasunean.

   Horrela, 2011. urtean, Azkue azaldu duenez, "nazioarterako 115 misio antolatu ditugu, eta horien artean azpimarratzekoak dira gaur bertan egiten ari garen ekimena Berlinalen (Alemania) edota joan den urrian lehendakaria buru zela Amerikako Estatu Batuetarako egin genuen bidaia".