The Hi-Risers taldeak Bilboko Itsas Museoko Nave 9 aretoan joko du ostiralean

The Hi-Risers
THE HI-RISERS
Actualizado: lunes, 12 noviembre 2018 14:22

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

The Hi-Risers talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, azaroaren 16an, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan dagoen Nave 9 aretoan. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak 14 euroko prezioa du aurretiaz erosiz gero, eta 18 eurokoa egunean bertan erosita, Muskerra Produkzioek jakinarazi dutenez.

The Hi-Risers New Yorkeko rock and roll hirukote bat da. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan AEBetan sorturiko estiloen eragina dauka, eta rhythm & blues, country, doo-wop, garage, rockabilly edo surf doinuask aurki daitezke taldearen abestietan.

Hala ere, hirukotea ez da iraganera mugatzen eta "gaur eguneko rock % rolla" egiten du, "itxurakeriarik gabe, natural, fresko eta berezkoa". "Hand Around With You" disko berria aurkeztuko du taldeak Bilbon. 2003an "Panic!" lanarekin hasi zen ibilbideko zortzigarren diskoa da.