Txintxaun Kolektiboak "The Full Monty" antzezlana eskainiko du larunbatean Gernikan (Bizkaia)

Actualizado 2013/01/31 12:02:30 CET

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak Txintxaun Kolektiboa talde amateurrak sortutako "The Full Monty" antzezlana eskainiko du larunbat honetan, otsailaren 2an, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Gernikako Kultur Etxetik jakinarazi dutenez.

Izenburu bereko pelikula ospetsuaren antzerki moldaketa honek langabeziaren arazoa lantzen du. Komedia dramatikoa da, protagonistak sei langabe dira, eta duintasuna berreskuratzeko egingo duten ibilbidea islatzen du.