'Txiokatu zure tesia 6 mezutan' lehiaketaren bosgarren aldia azaroaren 17an egingo da

#Txiotesia5 Lehiaketa
UNIBERTSITATEA.NET
Publicado: sábado, 17 octubre 2020 10:49

BILBO, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Unibertsitatea.net atariak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatzen zuten 'Txiokatu zure tesia 6 mezutan' lehiaketaren bosgarren edizioa azaroaren 17an egingo da. Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea dira egitasmoaren helburuak, antolatzaileek adierazi dutenez.

#txiotesia5 lehiaketa Twitter bidez egingo da eta 2017 eta 2020 artean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Parte hartzaileek lortu behar dute beren tesia sei txiotan azaltzea, eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500 euro) eta txiolari originalena (300 euro).

Astero informazio gehiago kaleratzen joango dira antolatzaileak, hala nola parte hartzeko gida, epaimahaia nor den edota sari banaketa noiz izango den. Euskaraz egiten den izaera honetako lehiaketa bakarra da #txiotesia, eta aurten ere lehiaketan parte hartzera animatu dute antolatzaileek.