Txorierriko udalek eta kirol elkarteek futbolean euskara sustatzeko akordioak sinatu dituzte

Ektialdian izan diren ordezkariak
TXORIERRIKO MANKOMUNITATEA
Actualizado: martes, 12 julio 2016 11:51

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Txorierriko bost udal eta bost kirol elkartek futbolean aritzean euskararen erabilera sustatzeko akordioak sinatu dituzte Txorierriko Mankomunitatearen egoitzan, Derion (Bizkai). Udaletako alkateek eta elkarteetako presidenteak hartu dituzten konpromisoak azaldu dira ekitaldian, Txorierriko Mankomunitateak jakinarazi duenez.

Ekimenaren helburu nagusia haurtzaroan eta gaztaroan euskararen presentzia areagotzea da, eta akordioak 2016-1017 denboraldi berriari begirakoak dira. Akordioan inplikatutako udalerriak Larrabetzu, Zamudio, Lezama, Derio eta Sondika dira, eta kirol elkarteak, Uritarra, Zamudio KE, Bizia, Arteaga eskola eta Sondika KE.

Ager Sarduy kazetariak zuzendutatako agerraldian, Txorierriko Mankomunitateko lehendakaria den Igotz Lopez eta Eusport enpresako kide eta Txorierri Futbola Oinarritik Euskaraz proiektuaren koordinatzailea den Koikili Lertxundi ere parte hartu zuten.

Txorierriko Mankomunitateko lehendakariak garrantzi berezia eman dio eskolaz kanpoko kirol jardueretan euskara indartzeari eta euskarari berari "ospea" emateari. Lehen aldia da eskualde bereko bost udal eta bost kirol elkartek horrelako akordio bat sinatzen dutela.

Halaber, Koikili Lertxundik orain arteko lana baloratu du eta akordio hauekin "aurrerapauso nabarmena" egingo dela azpimarratu du, "euskara udal eta kirol elkarteen estrategiaren barne txertatuko delako".

Azkenik, Lertxundik akordioaren zazpi puntuak jakinarazi ditu: proiektuaren parte hartuko duten taldeak, talde hauen arduradun koordinatzaile euskaldunak arituko direla, kirol elkarteetako komunikazio euskarrietan euskararen presentzia ugarituko dela, udal, elkarte eta Eusporteko kiden arteko koordinazioa hobetuko dela, gurasoek proiektuaren berri jaso eta bertan inplikatzeko saiakera egingo dela, eta 2017ko ekainaren 30a baino lehen hurrengo denboraldiko hitzarmena sinatuko dela.