UEUren 53. Udako Ikastaroak Iruñera helduko dira aste honetan

UEUren 53. Udako Ikastaroak
UEU
Actualizado: lunes, 23 junio 2025 10:32

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Udako Ikastaroen 53. edizioak aurrera darrai, eta Iruñeko Ezpeleta jauegira iritsiko da asteazkenean, ekainaren 25ean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen, bost ikastaro egingo dira datozen egunetan Nafarroako hiriburuan. Hasteko, 'LGTBI+ gorroto delituak nerabezaroan: pertzepzioak, ondorioak eta neurriak' ikastaroa egingo da asteazkenetik ekainaren 30era arte.

Halaber, asteazkenean eta ostegunean, ekainaren 25ean eat 26an, 'Haur eta gazteen autoestimua indartzeko proposamenak' eta 'Sexuen hezkuntza gaurko erronken aurrean' ikastaroak egingo dira.

Era berean, Filosofo Euskaldunen II. Bilkura egingo da ostegunean eta ostiralean, ekainaren 26an eta 27an, 'Filosofia hormarik gabe' lelopean, eta, bukatzeko, 'Informatikaren oinarriak eta pentsaera konputazionala desentxufaturik: JolasMATIKA' ikastaroa izango da egun berberetan.

Contador