Ukrainan 101 lagun hil dira hotz-boladaren ondorioz

101 hildako eragin ditu jada hotzak Ukrainan
Foto: REUTERS/GLEB GARANICH
Actualizado: viernes, 3 febrero 2012 11:52

KIEV, 3 (Reuters/EP)

   Ukrainan 101 pertsona hil dira dagoeneko hotz-boladaren ondorioz, azken 24 orduetan beste 38 lagun zendu ondoren, Ukrainako Gobernuko Larrialdietako Ministerioak ostiral honetan jakinarazi duenez.

   Azken sei urteetako negu hotzena da aurtengoa Ukrainan, eta gaueko tenperaturak -33 gradura ere iritsi dira. Azken zazpi egunetan hil diren 101 pertsonetatik, 64 kalean zendu dira, 26 euren etxebizitzetan eta 11 tratamendu medikoa jasotzen ari zirenean, Ministerioaren arabera.

   Biktima gehienak etxerik gabeko pertsonak izan dira, Ministerioak zehaztu duenez. Ehunka pertsona ospitaletan artatu dituzte izozte sintomekin, hipotermiarekin eta hotzarekin loturiko arazoekin. Agintariek berogailuak eta elikagaiak eta edariak dituzten 3.000 bat kanpin-denda zabaldu dituzte.