Xabi Aburruzaga & Lagunak, Flor del Fango, O'Sister! edo The Etta James Experience, Bilboko Plaza Berrian Aste Nagusian

- BILBOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 17 julio 2019 17:08

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Bilboko Plaza Berriko agertokiak munduko musika ezberdinetako artista eta taldeak bilduko ditu Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 24ra. Zortzi kontzertu izango dira, 23:30ean hasita, eta, besteak beste, Xabi Aburruzaga & Lagunak, Flor del Fango, O'Sister! edo The Etta James Experience ariko dira bertan.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Flor del Fango taldeak hasiko du Plaza Berriko egitaraua izango da, abuztuaren 17an. Parisko 1980ko hamarkadako eszena alternatiboko hainbat taldeta aritutako musikariek osatzen dute taldea. Rock eta erritmo latinoak nahasten dituzte.

Abuztuaren 18an, Los que no escarmientan talde kanariarra arituko da. Musika bestelako moldez eta modu berritzailean eginez, estilo berezia eta librea du taldeak. Caco Senantek ere igoko da oholtzara eta Latinoamerikako abesti folklorikoak abestuko ditu.

Halaber, abuztuaren 19an hitzordu berezia izango dute swing-aren zaleek, O' Sister! taldearekin. AEBetako 1920ko eta 1930eko hamarkadetako musika herrikoia dakarren swing taldea da, garaiko emakume taldeei eskainitako omenaldia.

Abuztuaren 20an Tin' Del Batey taldearen txanda izango da, Kubako erritmoekin, eta jaien erdian, abuztuaren 21, Linval Thompson & Strong Like Sampson Band taldea arituko da Bilbo Reggae Splash jaialdiaren 28. edizioaren barruan.

Flamenkoak ere izango du tokia Plaza Berriko agertokian, abuztuaren 22an, Flamenco Joven ikuskizunarekin, eta biharamunean, abuztuaren 23an, The Etta James Experience taldeak Etta James soul eta rhythm & blues musikaren artista handia omenduko du.

Aste Nagusiko Plaza Berriko azken gauaren protagonista Xabi Aburruzaga & Lagunak ikuskizuna izango da, abuztuaren 24an. Xabi Aburruzagak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, orain arte argitaratutako lau diskoak errepasatuz: "Bizkaiko Trikitixa" (2007), "Denboraren Naufrago" (2009), "Geure" (2013) eta "Keltik" (2016). Gainera, une honetan grabatzen ari den "Bost" bosgarren diskoko aleren bat edo beste ere eskainiko du.