Xabier Mendiguren Bereziartu omenduko dute apirilaren 26an Andoainen

Xabier Mendiguren Bereziartu omenduko dute apirilaren 26an Andoainen.
EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA
Actualizado: viernes, 19 abril 2024 15:32

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

Xabier Mendiguren Bereziartu zenaren omenezko ekitaldia antolatu dute apirilaren 26an Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean. Senideak, lagunak eta erakunde publiko, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariak elkartuko dira bertan, besteak beste, Euskalgintzaren Kontseilutik jakinarazi dutenez.

Iazko urrian zendu zen Xabier Mendiguren Bereziartu (1945-2023), idazle, itzultzaile eta euskaltzale handia. Euskalgintzan, kulturgintzan eta beste arlo ugaritan ekarpen oparoak egiteaz gain, Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era bitarte, bai eta Bai Euskarari XXI. mendeko akordioaren sustatzaile nagusia ere.

Bada, apirilaren 26an, ostiralarekin, hain merezia duen omenaldia egingo zaio, 12:30ean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldian, familiako kideak, bere ibilbide sozialean eta profesionalean ezagutu zuten pertsonak eta arduradun instituzionalak, politikoak, sindikalak eta sozialak ere izango dira.

Contador