'Zahartzea eta mendekotasunaren arreta Euskal Herriko lurraldeetan' mintegia maiatzean

Zahartzeari buruzko mintegia antolatu du Eusko Ikaskuntzak.
EUSKO IKASKUNTZA
Actualizado: martes, 20 abril 2021 16:59

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Eusko Ikaskuntzak 'Zahartzea eta mendekotasunaren arreta Euskal Herriko lurraldeetan' Mugaz Gaindiko II. Mintegia antolatuko du maiatzaren 7an eta 21ean, formatu birtualean, 'Ongizate Ereduak Euskal Herrian' proiektuaren baitan.

Mintegiaren helburua 'Zahartzea eta mendekotasunaren arreta Euskal Herriko lurraldeetan' txostena aurkeztea eta gizarteratzea, eta proposamenak egitea da. Era berean, maila tekniko eta politikoko administrazio publikoen, akademiaren eta lurralde ezberdinetako gizarte eragileen arteko topagunea izan nahi du, Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez.

Gaian interesa duten Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko biztanleei zuzenduta dago mintegia, hala nola gizarte zerbitzuetako profesionalei, gizarte erakundeetako boluntarioei, administrazio publikoetako arduradun tekniko nahiz politikoei, mugaz gaindiko lankidetzan interesa duten pertsonei eta esparru akademikoko ordezkariei.