Zaldibar, Eibar eta Ermuko bizilagunek zabortegian izandako luiziak sorturiko egoera salatuko dute astelehen honetan

Luiziaren irudia.
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 10 febrero 2020 13:37

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Zaldibar, Eibar eta Ermua udalerrietako bizilagunek elkarretaratzeak egingo dituzte astelehen honetan, arratsaldeko 19:30ean, joan den ostegunean gertatu zen zabortegiaren luiziak eragindako egoera salatzeko. Oraindik bi pertsona desagertuta daude luiziaren ondorioz.

Mobilizazioetan eskatuko dute zabortegian gertatutakoa argitzea, eta nabarmenduko dute "oraindik zaborraren azpian dauden langileak ateratzea lehentasuna" dela.

Halaber, udalerriotako bizilagunek sare sozialetan iragarri dutenez, zabortegiak "kutsadura handia" sortu duela salatuko dute, "gure osasuna eta ingurumena arriskuan jarriz". "Galdera asko ditugu, eta erantzun gutxi. Arduradun politikoen gestioa salatu nahi ditugu, eta erantzukizuna eskatu", gaineratu dute.