Zallako (Bizkaia) Frutagintza Estazioak inausketaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu

Irene Pardo Zallako Frutagintza Estazioan
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 3 enero 2013 13:01

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Zallako (Bizkaia) Frutagintza Estazioak inausketaren inguruko jardunaldi batzurekin hasiko du 2013. urtea. Jardunaldiak urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an egingo dira, eta teorikoak eta praktikoak izango dira, hurrenez hurren. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren menpe dagoen ehun urtetik gorako zentro honek jende ugari bildu ohi ditu urtero sasoi honetan antolatzen dituen jardunaldietan.

Inausketaren teoria, frutarbolen inausketa, kiwiaren inausketa eta defentsa fitosanitarioa izango dira, besteak beste, urtarrilaren 26an landuko diren gaiak eta, txakolina eta sagardoa upategian zelan egin, mahatsondoa zelan inausi mahastietan bertan eta defentsa fitosanitarioa, besteak beste, otsailaren 2ko jardunaldian.

Zallako Frutagintza Estazioko Mahatsondo eta Frutarbolen Inausketari buruzko Jardunaldiak 23. ediziora iritsi dira aurten. 600 profesional eta zaletu inguru bildu ziren iazko jardunaldietan.

Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatuak zuzendu zuen 1903. urtetik hona eredu-baserrian kokatuta dagoen ehun urtetik gorako zentro honetara egindako bisitaldia, instalazio eta zerbitzuak hobetzeko eta esperimentu berriak egiteko obrak amaitu eta gero.

Estazioak upategi esperimental bat du eta helburu hauek ditu: batetik, Bizkaiko frutazaintza eta mahastizaintza aztertu eta hobetzea, eta, bestetik, Bizkaiko Txakolina eta Bizkaiko Sagardoa jatorrizko deiturei eta Frutazainen Elkarteari (Bialka) eta Txakolingileen Elkarteari (Bialtxa) teknologikoki lagundu eta baliabideak eskaintzea.