Zornotzan gazte bat jipoitzeagatik atxilotutako hiru adin nagusietatik bi espetxeratzeko agindu du epaileak

Actualizado: viernes, 30 julio 2021 13:55

Beste atxilotua aske geratu da, baina agintaritza judizialaren aurrera agertzeko betebeharrarrekin

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Zornotzan (Bizkaia) joan den igandean 23 urteko mutiko bati eman zioten jipoiagatik atxilotutako hiru adin nagusietatik bi espetxeratzeko agindua eman du epaileak. Beste atxilotua aske utzi du, baina agintaritza judizialaren aurrera agertzeko betebeharrarrekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hiru atxilotuak ostiral honetako goizean izan dira gertatutakoa ikertzeko ardura duen Durangoko epaitegian, azken orduetan Ertzaintzako egoitzan izan ondoren.

Gertaera joan den igandean izan zen, goizaldean, Zornotzako parke batean. 20 bat lagunek 23 urteko mutil bat inguratu eta jo egin zuten makilekin eta botilekin. Biktima oso larri dago Gurutzetako ospitalean.

Erasoarekin zerikusia dutelakoan, Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu ditu, 15 eta 38 urte artekoak, antza denez 'Hermanos Koala' bandako kideak. Dirudienez, egun berean beste eraso eta lapurretak egin zituzten inguruan.

Zortzi atxilotuetatik bost adingabeak dira, eta Fisaltzara eraman dituzte jada; beste hirurak epailearen aurretik igaro dira ostiral honetan, polizia izapideak bukatu ondoren. Bada, epaileak hiruetatik bi espetxeratzeko agindu du, eta bestea aske geratu da, baina epailearengana joan beharko du esaten diotenean. Ertzaintzak zabalik du ikerketa.