Zortzi talde arituko dira Donostiako 59. Jazzaldiaren JazzEñe egitarauan

JazzEñe egitarauan parte hartuko duten artistak.
DONOSTIAKO JAZZALDIA
Actualizado: miércoles, 8 mayo 2024 11:17

DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)

SGAE Fundazioak eta Donostiako Jazzaldiak antolatzen duten JazzEñe 2024 egitarauak zortzi kontzertu eskainiko ditu Victoria Eugenia antzokia jaialdiaren 59. edizioan, uztailaren 24tik 27ra. Nazioarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako jazzaren erakusketak aurten betetzen du hamargarren edizioa, eta lau urtez jarraian, Jazzaldiaren baitan programatu da Donostiako Udalarekin eta Donostia Kulturarekin lankidetzan.

Bada, Jazzaldiko iturriek jakinarazi dutenez, uztailaren 24an, Trinidad Jimenez eta Roberto Nieva 4tet arituko dira; 25ean, Mariola Membrives Trio eta R.S. Basque Faktor; 26an, David Sancho eta Juan Saiz; eta 27an, Marcelo Escrich Silent Quartet eta Martín Leiton Quartet. Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira.

Sarrerak salgai daude dagoeneko 8 euroan, baita Victoria Eugenia antzokirako abonamenduak ere, 44,2 euroan. Abonamenduan JazzEñeko lau saioak eta William Parker Trio taldek uztailaren 28an emango duen kontzertua sartzen dira. Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eros daitezke. Kontzertuen gehieneko edukiera 840 eserlekukoa izango da, eta 'streaming' bidez emango dira Youtubeko Jazzaldia Live kanalean.

Aurtengo JazzEñe egitarauan parte hartuko duten zortzi taldeak profesionalen batzorde batek hautatu ditu, jasotako 249 proiekturen artean. Batzordeko kide izan dira Javier Estrella JazzEñeko zuzendaria, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendaria, Lucia Rey eta Daniel Garcia Diego autore, pianista eta artistak eta Begoña Villalobos editore eta In & OutJAZZeko zuzendaria.

Contador