Bilboko Dendarikaleko zati bat itxiko da datorren astean lan batzuk egiteko

Publicado: viernes, 3 mayo 2024 17:54

BILBO, 3 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak jakinarazi du Dendarikale itxiko duela ibilgailuentzat datorren asteko egun batzuetan Erribera kalearen eta Done Jakue karreraren artean, garabi batekin materiala igotzeko lanak direla eta.

Hain zuzen, bide publikoa astelehenetik ostegunera itxiko da, maiatzaren 6tik 9ra, gutxi gorabehera, egunero 11:30etik 19:00etara arte, eta ordezko bidea Belostikaletik egin beharko da.

Gainera, Dendarikaleko oinezkoen gunearen zati bat ere okupatuko da, 23 eta 24 zenbakien parean, baina oinezkoen joan-etorriak eten barik. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Contador