BILBO, 16 (EUROPA PRESS)
Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Kalealdia Antzerkiaren eta Arteen Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du uztailaren 1etik 6ra bitarte, eta ostegun honetan aurkeztu du hiriko kale, parke eta plazetan egingo den ekimenaren irudia.
Antolakuntzako iturriek jakitera eman dutenez, azken ukituak ematen ari dira mota guztietako publikoei zuzenduta antolatuko den programazioari, eta laster aurkeztuko dute.
Edonola ere, iragarri dute nazioarteko ospea duten konpainiak eta eta bertako zein Espainiako Estatuko artista ugari izango direla egitarauan. Gainera, Bilboko zazpi taldek parte hartuko dute Kalealdiaren 25. edizioan.