Actualizado 06/11/2015 13:35 CET

Code.org webgunea euskaratzeko maratoia izango da larunbatean Donostian

DONOSTIA, 6 (EUROPA PRESS)

   Code.org webgunea euskaratzeko maratoia izango da larunbatean, azaroaren 7an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultatean, Donostian. Jarduera EHUk, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Ikasle Kontseiluak antolatu dute eta 10:00etatik 16:30era egingo da. Parte hartzeko izena eman behar da www.ueu.eus webgunean.

   EHUk jakinarazi duenez, AEBetan sortu zuten Code.org webgunea haurrei eta gazteei konputagailuen programazioa irakasteko. Helburu hori izanik, ezagunak diren film eta marrazki bizidunen bitartez programazioaren oinarrizko kontzeptuak irakatsi eta haiekin jolastu egiten dute gazteek. Hauek irudi batean mugituko den pertsonaia baten ibilbidea programatzen dute eta momentuan bertan ikusten dute martxan eurek programatu dutena.

   Gaur egun webgune hau 37 hizkuntzetan erabili daiteke, baina ez euskaraz. Web orria euskaratzeko maratoian bi sari emango dira: bat saioan gehien itzuliko duenarentzat eta beste bat oro har itzulpen prozesu osoan gehien itzuliko duenarentzat. Azken sari hori Euskararen Nazioarteko Egunean banatuko da, abenduaren 3an. Izan ere, egun horretarako webgunea guztiz itzulita egotea da asmoa.