Diego Vasallo, Kokoshca eta Gastro Reggae Party, Donostiako Dock Live! jaialdian

Diego Vasallo bere egungo taldearekin.
DOCK OF THE BAY
Publicado: sábado, 25 mayo 2024 12:37

DONOSTIA, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren 17. edizioa ekainaren 17tik 22ra bitarte izango da, eta aldi berean egingo den Dock Live! programazioan musika proposamen interesgarria antolatu du Kutxa Fundazioarekin eta hiriko beste kolektibo batzuekin lankidetzan, Diego Vasallorekin, Kokoshca taldearekin eta Gastro Reggae Party festarekin.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekainaren 19an, Diego Vasallo donostiarrak 'Malo ni bueno' azken diskoa aurkeztuko du zuzenean, 21:00etan, Kutxa Fundazioa Kluba aretoan. Vasalloren beraren hitzetan, hamargarren disko honetako "soinu paisaiak ertzetara begira daude, rockaren ubide estuenetatik irten nahian, batzuetan, hortzak erakusteko eta, beste batzuetan, lirismo urratu, istildu, anbiguo baten marea ilunetan kulunkatzeko. Betaurreko zikinekin atzera begiratzea bezala".

Biharamunean, ekainaren 20an, 21:00etan, Kokoshca indie taldeak 'De raíz' lana aurkeztuko du agertoki berean. Taldeak emanaldi berezia eskainiko du hasierako garaiak gogorarazita, hau da, Iñakik eta Amaiak hit ezagunenak errepasatuko dituzte, beren diskografiako abesti etereo eta iradokitzaileenekin batera. Ikuskizunean, Kokoshca unibertsoaren parte diren filmen sekuentziak ere proiektatuko dira.

Azkenik, ekainaren 21ean, 20:00etann Gastro Reggae Party bat izango da Gastronomiazko Euskal Anaiartean. Kaleb (Helsinki) eta Jack TNT (Bartzelona) djek eta Reggae Got Soul kolektiboak girotuko dute emanaldia. Jaialdiaren edizio hau amaitzeko, Bukowski aretoan amaiera festa izango da ekainaren 22an, gauerditik aurrera.

Contador