Donostian eta Lizarran jokatuko dira asteburuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken saioak

Donostian (goian) eta Lizarran arituko diren bertsolariak.
BERTSOZALE ELKARTEA
Publicado: viernes, 7 octubre 2022 11:50

DONOSTIA, 7 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken saioak jokatuko dira asteburuan, Donostian eta Lizarran, sarrerak agortuta daudela. Donostiako saio zuzenean jarraitu ahal izango da Internet bidez. Saioak 17:00etan hasiko dira, eta ateak ordubete lehenago irekiko dira, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Bada, larunbatean, urriaren 8an, Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita arituko dira kantuan Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Gai emaile lanak Leire Garatxenak egingo ditu.

Igandean, urriaren 9an, Lizarrako Los Llanos aretoan izango da saioa, eta Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Maialen Akizu eta Unai Gaztelumendi igoko dira oholtzara, eta saioaren gidaria Amaiur Lujanbio izango da.