EAEko eraikuntzaren kostuak %0,2 igo dira apirilean aurreko hilaren aldean eta %3,7 azken urtean

Archivo - Eraikingintza
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 24 mayo 2024 11:20

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %0,2 igo da apirilean aurreko hilaren aldean eta %3,7 aurreko urteko apirilaren aldean, Eustat euskal estatisrika erakundeak landutako datuen arabera.

Bestalde, eraikingintzaren eta obra zibilaren kostuak %0,2 igo dira apirilean aurreko hilaren aldean, eta %3,5 eta %4,2 aurreko urteko apirilarekin alderatzen bada, hurrenez hurren.

Lehengaien kostuak %0,3 igo dira apirilean martxoaren aldean, eta eskulanarenak ez dira aldatu, eta urte arteko datuei dagokienez, berriz, lehengaien kostuak %3,2 eta eskulanarenak %5,4 igo dira.

Lehengaien kostua %0,3 igo da apirilean hil artean, hala eraikingintzaren sektorean nola obra zibilaren sektorean. Urte arteko bilakaeran, eraikingintzako lehengaien kostuak %3,0 igo dira, eta obra zibilarenak %3,8.

Mineral ez-metalikoak (%10,7), material elektrikoa (%8,0) eta altzarigintza (%2,7) azpisektoreetan gehitu dira gehien lehengaien prezioak apirilean, iazko apirilaren aldean, eta energia elektrikoa eta gasa (-%41,7), mineral ez-metalikoen industria (-%7,7) eta industria kimikoa (-%3,0) azpisektoreetan jaitsi gehien.

Contador