BILBO 25 (EUROPA PRESS)
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, hodeiak eta ostarteak izango dira eta ezegonkortasun pixka bat ere bai. Orokorrean erdi mailako hodeiak eta goi hodeiak nagusituko dira, beraz, giroa argia izango da orokorrean. Hala ere, ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugunez, baliteke egunean zehar han-hemenka zaparrada batzuk egitea.
Egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta bigarrenean ipar osagaikoa. Tenperatura maximoak jaitsi eta 30 gradu azpitik geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 30 gehienez.
Hego osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; arratsaldean ipar osagaira aldatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi baino olatu txikiagoak altxatuko ditu. Trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 04:01ean eta 16:12an izango dira, eta itsasbehereak 09:57etan eta 22:23an izango dira. Uraren tenperatura 24 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gora izango da.