Eguraldia.- Ateri eta argi asteazkenean

Archivo - Zeru argia
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: martes, 5 diciembre 2023 17:26

BILBO, 5 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, abenduaren 6an, ateri eta eguraldi argia. Baliteke barnealdeko haran batzuetan behe-lainoa sortzea eta eguerdira arte ez altxatzea; gainerakoan, ordea, erdi mailako eta goi-hodeiak nahiko saretuta iritsiko dira eta eguerdi partean giroa eguzkitsua izango da.

Tenperaturari dagokionez, egunsentia hotza izango da eta izotza botako du Araba eta Nafarroako bazter askotan. Ondoren, tenperatura maximoak, hegoaldeko haizeak bultzatuta, igo egingo dira; tenperaturen igoera nabarmenagoa izango da Kantauri isurialdean. Hiriburuetan, Baionan 5 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 3 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean -1 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:21ean izango da, eta itsasbehereak 04:57an eta 17:46an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.