Eguraldia.- Hodei ugari eta euria berriro igandean

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: sábado, 18 mayo 2024 14:25

BILBO, 18 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 19an, euriak ez digu atsedenik emango, berriro ere hodei ugari izango dugu zeruan eta arratsaldean trumoi-hodeiak ugaritu egingo dira. Goizean euri txikia egingo du han-hemenka, baina arratsaldean txoko guztietan bustiko du, eta baliteke zenbait lekutan zaparrada trumoitsu handiak botatzea txingorrarekin.

Horrez gain, iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura pixka bat jaitsi egingo da. Giro freskoa. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuko da 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:49an eta 15:13an izango dira, eta itsasbehereak 08:59an eta 21:12an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador