Euskarazko unibertsitateari buruzko sareko solasaldia egingo du asteazken honetan UEUk

Solasaldiko parte hartzaileak
UEU
Publicado: miércoles, 23 febrero 2022 10:04

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) euskarazko unibertsitateari buruzko sareko hitzaldia antolatu du asteazken honetarako, otsailaren 23rako, 'Euskarazko unibertsitatea; bost hamarkadako talaiatik etorkizunera begira' izenburupean.

UEUk jakinarazi duenez, aurtengoa "urte berezia" da, 50 urte ospatuko dituelako. Hori dela eta, hainbat ekintza prestatzen ari da, tartean SolastUEU sareko hitzaldien zikloa. Bertan, UEUrentzat zein unibertsitateko komunitatearentzat interesgarriak diren gaiak jorratuko dira hilean behin.

Bada, lehen saioa asteazken honetan izango da, 18:00etan, UEUren sareko plataforman (https://webmintegiak.ueu.eus/b/uda-1jx-vsh-5xg), eta Iñaki Alegria Informatikan doktorea, Lore Erriondo Pedagogian doktorea eta Xabier Isasi Psikologian doktorea izango dira hizlariak, hirurak ere UEUko zuzendari ohiak. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusia izango da moderatzailea.