Guggenheim Bilbao Museoa irekita egongo da urriaren 24an, astelehenean, Euskadi Egunaren bezperan

Astelehenean irekita egongo da museoa
Europa Press
Actualizado: jueves, 20 octubre 2011 19:49

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoko arduradunek jakinarazi dute datorren urriaren 24an, astelehenean, zabalik egongo dela, Euskadi Egunaren bezpera delako eta "jaiegun hauetan museora bisitari ugari hurbiltzen direlako".

Horrela, egun hauetan Bilbora heltzen diren bisitariek "Brancusi-Serra" aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Gaurdaino XX. mendeko eragin handiko bi eskultore horiei -Constantin Brancusiri eta Richard Serrari- egindako erakusketarik garrantzitsuena da.

Era berean, "Pintura abstraktua, 1949-1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak" erakusketa ere dago ikusgai museo bilbotarrean. Europako eta AEBtako artearen joera nagusiak aztertzen ditu, eta bi hamarkadetako arte-sorkuntzatik "ibilaldi bikaina" da.