Igandetik desagertuta zegoen 89 urteko basauriarra aurkitu dute, konortearerekin eta hipotermiarekin

Bilaketa dispositiboa.
ERTZAINTZA
Actualizado: lunes, 20 mayo 2024 12:54

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Igandean paseatzera atera eta etxera itzuli ez zen Basauriko (Bizkaia) 89 urteko gizonezko bat aurkitu dute astelehen honetan Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek, konortearekin eta hipotermiarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Desagertuaren senideek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuten igandeko 20:30 aldera, 89 urteko gizonezkoa Basauriko San Miguel auzoko bere etxera itzuli ez zela jakinarazteko. Hori dela eta, bilaketa lanei ekin zieten.

Astelehen honetan goizean goizetik aktibatu dute bilaketa dispositiboa Basauriko barrutian eta inguruetan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta, eta Txakurren Unitatea, Zaintza eta Erreskate Unitateko ur sekzioa eta mendi sekzioa bertaratu dira, bai eta Ertzaintzako eta Basauriko Udaltzaingoko patruilak ere.

Azkenean, 10:30ean aurkitu dute desagertua, Basauriko landa eremu bateko bide batean, konortearekin baina hipotermiarekin, eta, ondorioz, osasun zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Contador