Ikastetxeetako berdintasunerako eta tratu onerako II. Hezkidetza Planaren balantze positiboa egin dute arduradunek

Euskal Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza Planaren jarraipen batzordea
IREKIA
Actualizado: miércoles, 22 mayo 2024 13:06

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza Planaren jarraipen batzordea bildu da asteazken honetan eta pandemiaren ondorioz egungo ikasturtera arte luzatu den plana ebaluatu du. Bada, batzordeak balorazio positiboa egin du eta erronka berriak proposatu ditu, etorkizunean ikastetxeetan berdintasuna eta tratu ona lortzera bidean.

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuordeak eta Miren Elgarresta Emakunde Emnakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak parte hartu dute planaren jarraipen batzordearen bileran, besteak beste.

Azaldu dutenez, planaren ezarpena eta jarraipena egiteko, Hezkuntza Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak lankidetza estuan jardun dute, hezkidetzaren zortzi zutabeen artean biltzen diren premisekin, besteak beste, sexismoaren aurrean pentsamendu kritikoa garatzea, hizkuntzaren eta irudien erabilera sexista saihestea, gatazkak modu baketsuan eraldatzea, hezkuntza afektiboa eta sexuala berdintasunean lantzea, eta emakumeen eta kalteberatasun egoeran dauden kolektiboen aurkako indarkeria prebenitzea eta horren aurrean jardutea biltzen dira zeregin nagusi bezala.

Hezkidetza Planaren arduradunen arabera, eskola gizarteratzeko funtsezko eragile dela jakinda, ikastetxeak ezinbestekoak dira ikasleen arteko botere harremanak eraldatzen laguntzeko eta berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko hezkuntza bermatzeko. Era berean, espazio egokia dira ikasle guztiak existitzen diren sexu identitateen aniztasunarekiko errespetuan izan ditzaten euren giza harremanak.

Horrela, ikastetxeek autoebaluaziorako tresna bat dute. Tresna horren helburua da gogoeta egitea eta lortutako hezkidetza maila neurtzea, ikastetxean horri eusteko egin beharreko urratsak zein diren jakiteko.

Hezikidetzagunea atarian jasotzen den moduan (https://hezkidetzagune.euskadi.eus/eu/hasiera), hezkuntzak aukera berdintasuna eman behar du, inolako diskriminaziorik gabe; izan ere, jarraipen batzordearen arabera, "ez dago hezkuntzarik bizikidetzarik gabe".

Egungo planaren garapenari buruzko balorazioaren ondoren, jarraipen batzordeak erronka berriak ezarri ditu, III. Hezkidetza Planean txertatzeko. Horrela, besteak beste, Osasun Sailarekin batera 'Sexu Osasuneko Gida' sortzeko beharra ikusi dute, ikastetxe guztiei zuzenduta.

Contador