Jaurlaritzako Hezkuntza arduradunak Ibilaldiko antolatzaileekin bildu dira

Ibilaldiko eta Hezkuntza Saileko arduradunak
IREKIA
Actualizado: jueves, 23 mayo 2024 11:12

GASTEIZ, 23 (EUROPA PRESS)

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak harrera egin dio ostegun honetan Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko festa antolatzen ari den lantaldeari, gobernuaren Lakuako egoitzan, Gasteizen.

Bildarratzek Begoña Pedrosa jarduneko Hezkuntza sailburuordea izan du lagun, eta Getxoko San Nikolas ikastolako zuzendari Gaizka Arrizabalaga eta presidente Unai Arzubiagarekin bildu da. Ibilaldia Elkarteko presidente Josune Bañales eta Ikastolen jaietako arduradun Joseba Aginagalde ere izan dira topaketan.

Ibilaldia Getxon ospatuko da igandean, maiatzaren 26an, Algortako San Nikolas ikastolak antolatuta. Ekitaldiz beteriko egitarauan 'Txonbo!' egiteko gonbitea egiten du aurten antolakuntzak, horixe baita aurtengo jaiaren leloa. Ikastola bera, San Nikolas plaza, Portu Zaharra eta Ereaga hondartza zeharkatuko dituen ibilbidean zehar jolas eta festa giroko 30 ekitalditik gora antolatu dituzte.

Bizkaiko ikastolen aldeko jaia 46. ediziora iritsi da aurten. Bileran, festaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkiote antolatzaileek Bildarratzi, bai eta ikastolak datozen urteetarako eskuartean dituen erronka garrantzitsuen berri eman ere, eta sailburuak baieztatu die igandean bertan izango dela.

Contador