Oinezkoen pasabideetan oinezkoek lehentasuna dutela gogorarazteko kanpaina hasi du Gasteizko Udalak bizikletarientzat

Kanpainaren karteletako bat.
GASTEIZKO UDALA
Publicado: martes, 5 diciembre 2023 18:11

GASTEIZ, 5 Dic. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udalak bizikleta erabiltzen dutenei zuzendutako kanpaina bat jarri du martxan, oinezkoen pasabideetan oinezkoek lehentasuna dutela eta, ondorioz, bizikletatik jaitsi eta oinez gurutzatu behar dutela gogorarazteko. Gainera, ekintza sendotzeko beste mezu batzuk ere zabalduko dira.

Kanpainaren edukiak Gasteizko Udalaren kanaletatik zabalduko dira eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuei edo patineteei zuzendutako beste kanpaina bat ere egingo da, hilabete batzuk barru, Gazsteizko Udalak patineteen erabilera arautzen duen ordenantza berria onartzen duenean.

Beste hainbat gairen artean, oinezkoentzako eremuetan eta espaloietan zirkulatzeko debekua eta kaskoa jantzita izateko eta homologatutako argiak, txirrina eta elementu islatzaileak eramateko betebeharra jasoko ditu araudi berriak.