UEU eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoa elkarrekin Ipar Euskal Herrian euskarazko eskaintza sustatzeko

Actualizado 2016/11/14 12:14:50 CET

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) Baionako Bernat Etxepare Lizeoaren bidelagun izango da Ipar Euskal Herriko zentroak martxan duen "Hazten gaitu, hazten dugu" kanpainan, UEUk astelehen honetan prentsa ohar bidez iragarri duenez.

Modu honetan, UEUk eta Bernat Etxepare Lizeoak, "euskarazko hezkuntza proiektuak izanik, indarrak bildu eta elkarlanean aritzeko asmoa dute Ipar Euskal Herrian euskarazko eskaintza sustatzeko".

UEUren eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoaren elkarlanaren aurkezpena Donostian izango da asteartean, azaroaren 15ean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, Hélène Charritton Bernat Etxepare Lizeoko zuzendariak eta Estelle Gogni kanpainaren koordinatzaileak parte hartko dute.