UEUk hamar ikastaro eskainiko ditu Eibarren urria eta abendua bitartean

Actualizado 2013/12/17 21:10:59 CET
Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduraduna
Foto: UEU

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

   Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eibarko (Gipuzkoa) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du asteazkn honetan, eta guztira, hamar ikastaro eskainiko ditu urria eta abendua bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza garrantzitsua bideratu du ikastaro honetan parte hartuko duten gipuzkoarrentzat, Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu duenez.

   UEUk 2001. urtean inauguratu zuen bere Ikastetxe Nagusia, Eibarko Isasi-Markeskoa jauregia, eta geroztik, urtez urte bere eskaintza akademikoa ugaritu egin da bai antolatutako ikastaro kopuruari dagokionez eta baita jorratutako gai eta ildoei dagokionez ere. Horrela, etengabeko prestakuntzaren euskarazko eskaintza egonkortu egin du UEUk.

   Menikak azaldu duenez, "Eibarko eta Debabarrenako erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Horretarako, Ikastetxe Nagusian eskaintza propioaren atala zabaltzea erabaki zen. Eibar inguruko euskarazko formazio eskaintza zabaldu nahi dugu, beti ere, etengabeko prestakuntzaren alorrean".

   Horrela, azken zortzi urteetan egin duen moduan, udako eskaintzaren ostean, udazkenean eta udaberrian ere ikastaroak eskainiko dira Markeskoa jauregian, eta udazken honetarako UEUk Eibarren hamar ikastaro antolatu ditu.

   Hasi berri den ikasturte honetan, UEUk on line bidezko ikastaroen eskaintza handitzea erabaki du eta hori antzeman daiteke udazkeneko eskaintza honetan ere, "ikaslego potentzial zabalagora iristeko aukera ematen duelako, denbora/lekua aldagaiak norberak erabakitzen dituelako(etxetik egin daiteke norberak nahi duen orduan), malgutasuna ematen duelako eguneroko bizitzarekin uztartzeko, eta Euskal Herritik kanpo bizi direnek ere euskaraz formatu daitezkeelako".