UEUren 47. Udako Ikastaroek Eibarren jarraituko dute ostegunean eta ostiralean

Actualizado 2019/06/26 11:06:15 CET
UEU

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 47. Udako Ikastaroek Eibarko egoitzara egingo dute jauzi ostegunean eta ostiralean, ekainaren 27an eta 28an, Iruñeko egonaldia egin ondotik. Ikastaroak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira, Markeskoa jauregian.

Horrela, UEUk jakinarazi duenez, "NextCloud & Moodle: hezkuntzarako azpiegitura libreak garatzen" ikastaroa ostegunean eta ostiralean egingo da, eta "Kaixo Mundua: Teknologiaren erabileratik sormenera, konpetentzia digitala ikastetxean lantzeko estrategia eta baliabideak" izenekoa, ostegunean.

Gainera, "Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara" ikastaroa ostiralean izango da, eta
"Komunikazio Ez Bortitza: hastapeneko edukiak" ostegunean eta ostiralean. Azkenik, "Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen V. Bilkura: Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna?" ikastaroa ostegunean egingo da.

Contador